Gipuzkoako aireportuak bi maiztasun berri ditu Kanariar Uharteetara astean lau egunetan hegan egiteko, konpainia horri esker. Gainera, Kanarietako aireportuen arteko doako konexio-hegaldiak mantenduko dira.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu eta Ortzibiako presidenteorde Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Aenak bere urteko txostenean hasieran iragarritako datuak eguneratu dituen moduan, 12.354 erabiltzaile gehiagorekin.
Gipuzkoako azpiegiturak bost operadorerekin itxi zuen urtea (Iberia, Vueling, Volotea, Binter eta British Airways-City Flyer) eta maiatzean helmuga berri bat batu zuen: Edinburgo.
Azahara Domínguez: “Albiste bikaina da; izan ere, Hondarribian dagoen Donostiako aireportua sustatzeko politikak fruituak ematen ari dira, eta gero eta pertsona eta airelinea gehiagok azpiegitura horren alde egiten dute. Laneko bidaiak hegaldien ehuneko handia dira, eta garrantzitsua da langileek konexio onak izatea Hondarribia Gipuzkoako enpresen erreferentziazko aireportua izan dadin. Baina ez hori bakarrik. Turismoa garrantzi handia hartzen ari da Gipuzkoako ekonomian, BPGren % 8,4 hartzen ari baita. Horrek enplegua eta aberastasuna dakartza. Horregatik, funtsezkoa da lehen mailako azpiegiturak izatea, ondo konektatuak, erakargarriak eta Gipuzkoa mapan jartzen jarraitzeko aukera ematen digutenak".
2024/12/16.-Ortzibiako presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Binter airelineak operatuko duen konexio berria martxoaren 31tik aurrera hasiko da, eta astean bi konexio izango ditu, astelehen eta ostiraletan, Tenerife iparraldeko aireportuarekin.
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, Javier Zubia Gipuzkoako Bazkundeko zuzendari nagusiak eta Diego Acuña British Airways City Flyereko Zuzendari Komertziala eta Marketingeko arduradunak Gipuzkoako aireportuaren eta Edinburgoren arteko lotura berria aurkeztu dute ostegun honetan, maiatzetik aurrera gauzatuko dena.
Airelineak Donostia Malagarekin eta Sevillarekin lotuko duten bi ibilbide berri egingo ditu apiriletik aurrera. Bi konexio berri horiek astean bi hegaldiko maiztasuna izango dute.
Hegazkin konpainiak 68.000 eserleku eskainiko ditu Donostiatik, hau da, Donostiatik 2021arekin alderatuta duen edukiera hirukoiztu egingo da.
Hegazkin konpainiak 68.000 eserleku eskainiko ditu Donostiatik, hau da, Donostiatik 2021arekin alderatuta duen edukiera hirukoiztu egingo da.
Inaugurazioa ekainaren 23an eta 25ean izango da, eta Gipuzkoako hiriburua Palma de Mallorcarekin eta Menorcarekin lotuko duten bi ibilbide izango ditu.
2019ko ekitaldiaren balantzea eta aurtengo uztailaren 10ean inauguratuko den Londreseko hegaldi berria aurkeztu ditu gaur Ortzibiak Hondarribia-Donostiako aireportuan.
Datorren urteko udan Hondarribia-Donostiako aireportuak hegaldi berri bat izango du Londresera. Hegaldia Cityflyer airelinea britaniarrak kudeatuko du.
Donostia-Hondarribiako aieportuak otsaila erdialdetik aurrera berriro ere Bartzelonako hegaldiak izango dituela berretsi zuen atzo Vueling aire-konpainiak Ortzibiarekin izan zuen bileran. Baieztapen hau urtarrilaren 8a eta otsailaren 12a bitartean murrizketak izango zirela iragarri ondoren etorri da. Zehatz mehatz, bi hegaldi antolatuko dira, astelehenetan eta ostiraletan, eta hegaldi bat asteko gainontzeko egunetan. Horrez gain, aire-konpainiak apiriletik aurrera Bartzelonako eguneroko bi hegaldiak berreskuratuko direla adierazi du.
Hondarribia-Donostiako aireportuak Donostia-Madril airelineako bi hegaldi berri jarriko ditu martxan datorren neguan, hegaldiak ostiralean aterako dira.
Joan den apirilean Ortzibia eta Iberiaren artean izandako bileran Madrileko airelinearen garraioa sustatzea erabaki zen, horretarako aire konpainiak prezio lehiakorragoak eskaini zituen eta uda garaian bidaiarien kopurua handitzen bazen Donostia-Madril arteko airelinearen edukiera handitzeko konpromisoa hartu zuen.
Aire konpainiak uda honetan Donostia-Madril artean izaten ari den bidaiari kopuru altua kontutan hartu du eta bere eskaintza handitzea erabaki du neguko denboraldiko ostiraletan martxan jarriko diren bi hegaldi berriekin.
Hegaldi berri hauek orain dagoen eskaintzara gehituko dira eta ostiraletan aterako dira, 16.10etan Madriletik eta 18.00etan Donostiatik.
Ordutegi berriak azaroaren batetik aurrera sartuko dira indarrean.
Iberia konpainiak eta Ortzibiak lan talde bat osatu dute Donostia eta Madril arteko hegaldien eskaera aztertu eta bertan behera utzitako hegaldiak berreskuratzeko.