noticias ortzibia

Abuztuan, Iberiak zuzenean egingo du hegan Donostiatik Mallorcara eta Malagara

  • Asteroko maiztasuna eskainiko dio helmuga bakoitzari: ostegunetan Mallorcara eta igandeetan Malagara
  • Hegaldi horiek Iberiaren eta Ortzibiaren arteko sustapen-akordioaren parte dira.

Donostia, 2020ko uztailak 7a

Uda honetan, Donostia Mallorca eta Malagatik hurbilago egonga da. Iberia eta Ortzibia elkarlanean ari dira Hondarribiako aeroportua sustatu, bertako turismoa bultzatu eta donostiako bezeroentzako konektibitatea hobetzeko.

Abuztuaren 6an hasiko dira zuzeneko hegaldiak Mallorcararekin, astean behin Mallorcatik 11:20an atera eta 12:55ean Donostiara iritsiko dira. Hondarribiatik hegaldiak 13:55eab abiatuko dira, Mallorcako aierportura 15:25ean iritsiz.

Abuztuaren 9an, igandean, hasiko dira zuzeneko hegaldiak  Malagarekin, baita abuztuko igande guztietan astean behin ere. Malagatik ere 11:20ab aterako da, eta Donostiara 13:00etan iritsi. Hondarribiatik Malagarako hegaldiak 14:00etan abiatuko dira, eta 15:55 iritsi.

Bi lekuetarako hegaldiak Iberiak egingo ditu, 141 bidaiarientzako lekua duten Airbus A319 hegazkinekin.