noticias ortzibia

Ortzibiako Kontseiluak bere kezka adierazi dio Iberia konpainiari hegaldien murrizketengatik eta premiazko bilera bat eskatu dio

Ortzibiako Administrazio Kontseilua, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Donostiako, Hondarribiako eta Irungo udalek osatzen dutena, gaur asteazkena, martxoak 13, bildu da eta honako erabaki hauek hartu ditu:

 

1. Hondarribia-Donostia Aireportuaren aldeko apustu argia. 2018an bidaiarien igoera bermatu du %2,7ko igoerarekin.
2. Iberiari ardura adierazi orain gutxi iragarri duen hegaldien murrizketagatik, Donostia-Madrid hegaldia betetzen dituzten 78 hegaldietatik 6 kentzeko asmoaren aurrean. Eta era berean, aire konpainiari premiazko bilera eskatu zaio gai hau Ortzibia eta euskal administrazio publikoekin hitz egiteko.
3. Hondarribia-Donostia Aireportuan hegaldiak egiteko gaitasuna duten airelineekin ruta berrien bilaketan irmoki lanean jarraitu. Azken erabaki honekin lotuta adierazi, Ortzibi, Basque Country standean izango dela Alemaniako Hannover Routes Europe 2019 Ferian, apirilaren 8 eta 10 bitartean.

Halaber, ORTZIBIAk elkarte honetan ordezkatuak dauden erakundeen inplikazioa eta konpromisoa onartzen du Hondarribai-Donostia aireportua sustatzeko orduan eta honen eraginkortasunaren balioa jartzeko orduan ere. Ortzibiak ohartarazten du erakunde guztiak, salbuespenik gabe, lotura berrien bilaketan lanean ari direla aireportuaren etorkizuna bermatzeko helburuarekin.