noticias ortzibia

Bidaiarien eta operazioen kopuruak gora egin du Hondarribia-Donostia aireportuan

Ortzibiako Administrazio Kontseilua, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Donostiako, Hondarribiako eta Irungo udalek osatzen dutena, gaur ostirala, azaroak 24, bildu da Hondarribia-Donostiako aireportuaren egungo egoera aztertzeko eta baita aireportua sustatzeko aurrera eramaten ari diren ekintzak aztertzeko ere.

Ortzibiako ordezkariek iritzi ona izan dute Hondarribia-Donostiako aireportuak aurkeztu dituen azken datuen inguruan. Aireportua %6,37 hazi da bidaiari kopuruan (%6,76 urtetik urterako aldaketa) urriako datua bereziki nabarmenduz, hilabete honetako bidaiari kopuruak %11,5 egin baitu gora aurreko urtearekin alderatuz.

Donostia Londresekin batzen duen udako lotuneak datu onak izan ditu ere: bidaiari kopuruak %51 egin du gora, hegazkinaren betetze tasak %29 eta %17 hegaldi kopuruak aurreko urtearekin alderatuz.
Lotura honek merkatuan duen onarpena oso ondo ikusten dute Ortzibiako ordezkariek bisitariak erakartzeko laguntzen duelako (%67 bidaiari Estatutik kanpokoak dira) eta kontutan izan behar da ere tasa altua hauek aireportuaren hazkundeari mesede egin diotela justu negozio bidaiariak jaitsiera izaten duten udako, uztailako eta abuztuko, hilabetetan.

Bartzelonako hegaldien datuak ere ez dira atzean geratzen, nahiz eta A-319 hegazkinetik (140 bidaiari sartzen dira) ATR-72ra (72 bidaiari sartzen dira) aldatu den GROOVEDa jartzeko pistan egiten ari diren lanengatik. Urriako datuek erakusten dutenez bidaiari kopuruak %27,4 egin du gora eta %165,8 hegaldien maiztasunak aurreko urtearekin alderatuz.

Halaber, eta VUELINGek aurreko uztailean eman zuen Prentsaurrekoan esan zuen moduan, salmenta-prezioen politikak ez du aldaketa nabarmenik izan.

GROOVEDa pistan jartzeko lanei dagokionez bere bidea jarraitzen dute aurretik planifikatu moduan, hori dela eta zoladura urte amaierarako prest izango dela aurreikusten da.

Ortzibia osatzen duten erakundeek behin eta berriro beren kompromisoa azaldu nahi dute Hondarribia-Donostia aireportuaren defentsan, sustapenean eta babesean, Gipuzkoaren, eta maila berean Euskadiren, garapen sozioekonomikoarako ezinbestekoa azpiegitura den adinean.