noticias ortzibia

Hondarribia-Donostiako aireportuak Europako segurtasun arautegiaren ziurtagiria du eraginkortasuna eta konexioak galdu gabe

Ortzibiak (Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostia, Hondarria eta Irungo udalak eta Gipuzkoako Bazkundeak), AENAk eta aire konpainiek urte betez egindako lan gogorraren ondoren Hondarribia-Donostia aiereporatuaren eraginkortasuna era posiboan konpondu da.

 

ORTZIBIAren Administrazio Kontseiluak bilera instituzional bat izan du gaur osteguna, uztailak 20, AENA eta VUELINGekineta bertan Hondarribia-Donostia aireportuaren erabateko egoera era baikorrean baloratu dute.
Aireportua Europako legeak eskatzen dituen segurtasun arauetara egokitu da gaur eguneko hegaldien konexioak galdu gabe eta aire-linea berriak ezartzeko eraginkortasuna galdu gabe. Hondarria-Donostiako aireportua Espainiako lehena izango da bere lurreratze pista osoan GROOVEDa izango duena eta horri esker pistaren luzera ez da oztopo izango A-319 erreaktoreen hegaldiekin jarraitu ahal izateko.
GROOVEDa lurreratze pistan ezartzearen lanak irailean hasiko dira, hori dela eta hilabete horretatik aurrera eta lanak amaitzen diren bitartean Bartzelonako hegaldiak ATR-72 turbohelizeen bitartez egingo dira hegaldiak ugarituz. Abenduan, grooveda ezartzeko lanak amaituta egongo direla eta A319ak Hondarribia-Donostiako aireportura itzuliko dira.

Ortzibia osatzen duten erakundeek behin eta berriro beren kompromisoa azaldu nahi dute Hondarribia-Donostia aireportuaren defentsan, sustapenean eta babesean, Gipuzkoaren, eta maila berean Euskadiren, garapen sozioekonomikoarako ezinbestekoa azpiegitura dena adinean.