Hondarribiako aireportuak Londres-Donostia lotura izango du bigarren urtez jarraian
Londres-Donostia lotura uztailaren 2an hasiko da martxan. Lehenengo hegaldia igandean, goizeko 9.15etan aterako da Hondarribiako aireportutik, txartelen % 68a saldua izanik.
CRJ200 hegazkina, 890 km orduko gurutzaontzi abiadura duena izango da Londres eta Donostia lotuko dituena uztailaren 2tik abuztuaren 16 arte. Hegaldiak astean bitan irtengo dira, asteazkenetan eta igandetan.
Orain arte jasotako datuek Londres-Donostia aire-bidearen sendotzea baieztatzen dute eta baita aireportuaren azpiegituraren garrantzia bisitariak Gipuzkoara eta Euskadira erakartzeko ere: %73ko salmentak Espainiatik kanpo egiten dira. Kopuru horretatik %49 Erresuma Batutik datoz, %19a europako beste herrialde batzutatik, %3a Ameriketako Estatu Batuetatik eta %2a munduko beste herrialde batzuetatik, %27 Espainiatik datozen bitartean.
Londres Donostiarekin lotzen duen hegaldi hau, Hondarribia – Donostiako aireportuaren sustapenerako Ortzibia Elkartea egiten ari den ekintzetan barneratzen da. Lotura honek merkatuan duen onarpena oso ondo ikusten dute Ortzibiako ordezkariek bisitariak erakartzeko lagunduko duelako.
Mallorcarako hegaldiak
Lutoneko aireportura bideratzen den hegaldi honez gain, Donostia Palma de Mallorcakin lotuko duen beste hegaldi bat egongo da udako hilabeteetan zehar. Hegaldiak astean bitan irtengo dira, asteartetan eta ostegunetan, eta uztailaren 21etik irailaren 3 arte luzatuko dira.




