noticias ortzibia

ORTZIBIAK aireportuaren defentsaren, babesaren eta sustapenaren alde lanean jarraituko du

 

  • Erakunde guztiek batasuna adierazi dute Hondarribia-Donostia Aireportuaren defentsan, Gipuzkoako eta Euskadiko garapen gizaekonomikoarentzat ezinbesteko azpiegitura dela azpimarratuz.
  • Azaroaren 3rako Euskadiko Aireportuen Koordinazioaren Komitearen bilera deitu da.
  • Londresgo hegaldiak %60ko okupazioa izan du. Txartelen %70 kanpoan erosi dira.

Donostia -  2016ko Urriaren 21a
ORTZIBIAko Administrazio Kontseiluak gaur egin duen bileran Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Foru Aldundikoak, Gipuzkoako Bazkundekoak  eta Donostiako, Hondarribiako eta Irungo alkateak izan dira. Bileran, gizarteari, Hondarribia-Donostia aireportuaren inguran erakunde guztien artean batasuna dagoela adieraztea akordatu da. Aireportauren defentsaren, babesaren eta sustapenaren alde lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, Gipuzkoako eta Euskadiko garapen gizaekonomikoarentzat ezinbesteko azpiegitura den adinean.
Horrez gain, Sustapen Ministerioak pista txikitzearen inguruan egindako eskaintzaren ondoren azaroaren 3rako Euskadiko Aireportuen Koordinazioaren Komitearen bilera deitu dela adierazi da.
Ortzibiako Administrazio Kontseiluak, bete behar diren nazioarteko segurtasun araudiak eta egun aireportuak dituen ezaugarri geografikoak uztartuko dituen irtenbide bat  bilatzeko aukera egongo denaren konfiantza azaldu du. Honek guztiak, egungo aireportuaren ezaugarriei eraginik egingo ez diolarik.
Bartzelona Hondarribia-Donostia aierportuarekin lotzen dituen operazioen desagertzeen ingururan zabaldu diren informazioen aurrean, Administrazio Kontseiluak iritzi publikoari loturaren arrakasta azaldu nahi dio, lotura honek azken lau hilabeteetan izan dituen okupazio tasak ezin hobeak izan direla adieraziz, % 88,7, % 85,2, % 84,4%  eta % 90,7. Aire konpainientzat datu esanguratsuena dudarik gabe.

Mallorca eta Londresgo loturak
Administrazio Kontseiluak era positiboan baloratu ditu udan zehar Mallorkara eta Londresera egin diren hegaldien emaitzak. Mallorkak %69,30ko okupazioa izan du eta Londresek %60,20koa, tasa altua hauek aireportuaren hazkundeari mesede egin diote justu negozio bidaiariak jaitsiera izaten duten hilabetetan.
Londresgo hegaldiaren arrakastak balore berezia du, txartelak saltzeko denbora mugatua izan dela kontutan izanik eta batez ere, kanpoko bidaiariak erakarri dituelako, txartelen %70a kanpoan erosi da, horietatik %53a Erresuma Batuan, eta %31,1 Espainiako Estatuan.

gobiernovasco     forualdundia   camaragizpuzkoa     donostiakoudala     hondarribi     irunudala