Hondarribia- Donostia aireportuak kutxazain automatiko bat jarri du bere instalazioetan
Hondarribia-Donostia aireportuak kutxazain automatiko bat jarri du zerbitzu hau erabili nahi duten bidaiari guztientzat. Bi urtez zerbitzu hau izan gabe egon ondoren Crédit Mutule-CIC taldeko TARGOBANK erakundearen kutxazain automatikoa jarri dute aireportuaren instalazioetan. Ortzibiak sustatutako ekintza honi esker bi urtetan zehar terminalak izan duen gabezi bati aurre egin zaio.




