Ortzibiako Administrazio Kontseiluaren Premiazko bilera
EASAk (European Aviation Safety Agency) agindutako segurtasun arauen ondorioz etorkizunean Hondarribia-Donostia aiereportuko pistaren murrizketa izango dela eta, Ortzibiako Administrazio Kontseiluak premiazko bilera egin du gaur Hondarribia-Donostia aireportuaren egoera aztertzeko.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Donostiako alkateak Sustapen Ministerioarekin izandako bileraren inguruko informazioaren berri eman ondoren, Ortzibiako kide diren erakundeek Aireportuaren defentsa eta sustapenaren alde lan irmoa egiteko asmoa azaldu nahi dute, horretarako honako akordioak aintzat hartuz.
- Euskal Herriko Aireportuen Koordinatzaile Komitea lehen bait lehen biltzeko eskaera egitea Sustapen Ministerioari.
- Orain arte dagoen salbuespen deklarazioaren bideragarritasunari eutsi ahal izateko ikerketa bat zabaldu, edo eta, aukera posibleak aztertu.
- Gaur egun aireportuan dauden konpainiekin batera segurtasun arau berriek sortu ditzaketen arazoak aztertu.
- Pistaren luzera berriaren arabera aireportuko gaitasun operatiboa aztertu.
- Egungo Aireportuko azpiegituraren hobekuntza sustatu hegaldi pribatuentzat.




