noticias ortzibia

Londres-Donostia loturaren inaugurazioa

Londres-Donostia airelinearen inaugurazio egin da gaur Hondarribia-Donostia aireportuan. Hegaldia 9.25etan atera da Donostia 2016 Europa Kultur Hiriburutzako ordezkaritza bat barruan zioalarik. Hegaldia inauguratzeaz gain gaur ere hegazkinaren bataioa egin da, aurrerantzean Gipuzkoa izena izango duen hegazkina.

Lehenengo hegaldi honen inaugurazio ekitaldian Ortzibiako ordezkariak izan dira, horien artean Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburua eta Ortzibiako Presidentea, biak hegaldi honek Lurraldearentzat eta euskal biztanlegoarentzat orokorrean izango duen garrantzia azpimarratu dute, bisitariak erakartzeko tresna garrantzitsu bat izango baita.
Beraiekin batera Juan Corral, Air Nostrumeko Zuzendari Komertziala izan da, azken honek, aire-konpainiak Hondarribia-Donostiako aireportuarekin eta Europako Kultur Hiriburutzarekin duen konpromisua nabarmendu nahi izan du.

890km/h gurutzaldi-abiadura duen CRJ200 hegazkinak Londres eta Donostia elkartuko ditu gaurtik, hilaren 26tik, irailaren 1 arte. Helgaldiak astean bitan izango dira, asteartetan eta ostegunetan. Londres, Europako Kultur Hiriburuarentzako bisitariak lortzeko gune estrategikoa da une honetan. Bileteen %65eko salmenta Espainiatik kanpo egiten da, orain arte dauden datuek adierazten dutenez. Portzentai horretatik %53a Britania Handitik dator eta %12a beste herrialde hurrun batzuetatik hala nola, Uruguaytik, EEBBetatik eta Australiatik.

 

Londres eta Donostia batuko dituen lotura berri hau Ortzibia Elkarteak Hondarribia-Donostia aireportua sustatzeko egiten ari den ekintzen barnean sailkatzen da. Nabarmendu beharreko beste ekintzetako bat aierportuan jarri den kutxazain automatiko da. Crédit Mutuel-CIC taldeko TARGOBANK erakundearen kutxazain automatiko hau jartzearekin batera orain bi urtetatik aireportuak zuen gabezietako bati aurre egitea lortu da.


Europako Kultur Hiriburutzak, Donostia 2016ak, Shakespeare omenduko du Londresen

Pablo Berastegui zuzendaria buru duen 2016 Europako Kultur Hiriburutzako ordezkaitza batek, inauguratu berri den hegaldi honetan bidaiatu du William Shakespearen omenaldi sinboliko batean parte hartzeko bere heriotzaren 400. urtemuga dela eta. Topaketa bihar izango da, hilak 27, goizko 10.00etan, Spring Gardensgo British Councilen munduko egoitzan eta bertan Ciarán Devane erakunde britaniarraren zuzendari nagusia izango da.

Britaniako kulturaren ikono handi horren omenaldiarekin bat egiteko, kapitalitatearen ordezkariek Udako gau bateko ametsaren lanaren euskararen itzulpena eramango dute, ekainaren 21a eta uztailaren 24a bitartean egunero Donostian arrakasta handiarekin taularatu dena.