Zuzeneko hegaldiak Hondarribitik Mallorcara
Ostegun honetan, uztailak 23, hasiko dira Donostiako aireportutik Palmarako hegaldi zuzenak, bi ordu eskasetan Gipuzkoa eta Mallorca lotzen dituztenak. Hondarribian kokatutako aireportutik arratsaldeko 15:15ean aterako dira ostegunero eta buelta ere ostegunetan izango dute. Handik 12:40ean irtengo dira, eta 14:45ean helduko dira Hondarribiara.
Air Nostrumek aurten bigarren aldiz eskaintzen dituen Mallorcarako zuzeneko hegaldiak indartu egingo dira abuztuan. Izan ere, datorren hileko 3tik aurrera, astelehenetan ere izango da udak gipuzkoar askoren oporretarako jomuga den uhartera eskalarik gabe bidaiatzeko aukera. Astelehenetako hegaldiak 21:05ean irteten dira Hondarribitik, Palmara 22:30ean iristeko. Bueltan, berrz, 19:05ean irteten da Palmatik, eta 20:30ean iristen dira Hondarribira. Ostegunetako hegaldiak uztailaren 23tik abuztuaren 27ra egingo dira, eta astelehenetakoak, berriz, abuztuaren 3tik hilaren 31ra.
Hegaldien data hurbildu ahala, urriagoak dira plazak -batez ere klase garestienetan- eta, horrenbestez, garestiagoak txartelak, baina pixka bat saiatuz gero aurkitu daitezke dira oraindik joan-etorrikoak modu onean.
Hondarribiko aireportuarentzat garrantzitsua izan daiteke hegaldiok erantzun ona izatea eta bidaiarien kopurua handitzen laguntzea. Izan ere, azken bost urteetan 40.600 bidaiari galdu ditu aireportuak, baina badirudi ari dela suspertzen, hiru hilabetez segidan hazi baita bidaiarien kopurua, urtea makal antzean hasi ondoren. Ekainean, esate baterako, 25.181 bidaiari mugitu zituen, iazko hil berean baino %4,9 gehiago.
FUENTE: Diario Vasco