aeropuerto san sebastian home

 

Hondarribia-Donostiako aireportuak hegaldi berri bat izango du Londresera datorren udan

Datorren urteko udan Hondarribia-Donostiako aireportuak hegaldi berri bat izango du Londresera. Hegaldia Cityflyer airelinea britaniarrak kudeatuko du.

 

Londres-Donostia hegaldia uztailaren 10ean jarriko da martxan eta Hondarribia-Donostiako aierportua, Erresuma Batuko hiriburuaren erdigunean dagoen London City aireportuarekin lotuko du. London City distantzia motzeko aireratze eta lurreratzeak egiteko diseinatuta dago. Newham udal barrutian kokatuta dago, Londresgo ekialdean, eta 4 miloi eta erdi bidaiari baino gehiago izaten ditu urtean zehar. 2006. urtean Erresuma Batuko aireportu onena izendatu zuten.

Hegaldia aurrera eramango duen aire konpainia Cityflyer izango da, British Airwaysen filiala eta bere esku egongo da Londres eta Donostia lotzea uztailaren 10etik irailaren 4 arte. Hegaldiak astean bitan irtengo dira, astelehenean eta ostiralean.

Londres-Donostia hegaldia berriro izango da martxan 2016 eta 2017ko udan funtzionamenduan egon ondoren, aldi hartan hegaldi honek 1.744 bidaiari izan zituen eta 52 hegaldi burutu ziren, astean lau hegaldiko maiztasunarekin.

Londres-Donostia hegaldi hau Hondarribia-Donostia aireportuaren sustapena burutzen duen Ortzibia Elkartea egiten ari den ekintzetan barneratzen da eta nazioarteko hegaldi hau berreskuratu izana berri positiboa da. Albiste hau azken aldian Hondarribia-Donostia aireportuan ematen ari diren beste berri positiboei gehitu behar zaio, hala nola, bidaiari kopuruaren hazkunde nabarmena eta A320neo hegazkinaren operatiba lortzea.

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “DONOSTIA / SAN SEBASTIAN, BEST EUROPEAN DESTINATION” promozio turistikoa babestuko dute, Hondarribia-London konexioa kontsolidatzeko helburuarekin, baita 2021etik aurrera denbora-epea zabaltzeko asmoarekin, udako hilabeteak baino gehiago luzatu ahal izateko.