aeropuerto san sebastian home

 

Hondarribia-Donostiako aireportuak Bartzelonako hegaldiak berreskuratu ditu

Donostia-Hondarribiako aieportuak otsaila erdialdetik aurrera berriro ere Bartzelonako hegaldiak izango dituela berretsi zuen atzo Vueling aire-konpainiak Ortzibiarekin izan zuen bileran. Baieztapen hau urtarrilaren 8a eta otsailaren 12a bitartean murrizketak izango zirela iragarri ondoren etorri da.  Zehatz mehatz, bi hegaldi antolatuko dira, astelehenetan eta ostiraletan, eta hegaldi bat asteko gainontzeko egunetan. Horrez gain, aire-konpainiak apiriletik aurrera Bartzelonako eguneroko bi hegaldiak berreskuratuko direla adierazi du.

 

Ortzibia eta Vuelingen arteko bileran A320neo aireontzia Donostia-Hondarribiako aireportuan sartzearen aurrerapena ere aztertu da. Vueling aire-konpainiak pasa berri den uda honetan egin ditu aireontzi honekin hainbat hegaldi eta emaitza egokia izan dute. Une honetan administrazio lana eta segurtasun protokoloak bideratzen ari dira aireontziaren erabilera baimentzeko, honek bidaiarien eserlekuak handitzea ekarriko duelarik.

Ortzibia eta Vueling aire-konpainiak A320neo aireontzia Donostian sustatzeko apustu irmoa berretsi dute.